Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Euskara errefortzu-saioak DBHra zabalduko dira datorren ikasturtean

2026/07/01
Euskara errefortzu-saioak DBHra zabalduko dira datorren ikasturtean

Herriko ikastetxeen eskaerari erantzunez, Legazpiko Udalak 2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko eta indartzeko errefortzu-saioak jarri ditu martxan, euskara gaitasun nahikoa ez duten Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta.

Programa honen helburua da ikasleei euskararen ikaskuntza erraztea eta egunerokoan hizkuntza erabiltzeko behar duten oinarria sendotzea, eskolako jardunean eta herriko bizitzan errazago integratu daitezen.

Ikasturte honetan A0 eta A1 mailan dauden ikasleekin lau talde osatu dira, eta guztira 44 haurrek parte hartu dute saioetan. Errefortzuak Ttakun Kultur Elkartearen bidez eskaini dira.

Lortutako esperientzia positiboa eta ikastetxeek adierazitako beharrak kontuan hartuta, 2026-2027 ikasturtean ekimena zabaldu egingo da, eta Lehen Hezkuntzaz gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleek ere parte hartu ahal izango dute.

Ekimen honen bidez, berretsi egiten dugu herritar guztiei euskaraz ikasteko eta bizitzeko aukera berdinak eskaintzeko dugun konpromisoa, hizkuntza inklusioaren eta aukera-berdintasunaren aldeko apustua eginez.