Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Gure historia eta ondarea bizi-bizirik: eskerrik asko lehenengo Burdin Festan parte hartu duzuen guztioi!

2026/09/22
Gure historia eta ondarea bizi-bizirik: eskerrik asko lehenengo Burdin Festan parte hartu duzuen guztioi!

Asteburuan, irailaren 19an eta 20an, Legazpik Burdin Festaren lehenengo edizioa ospatu zuen, gure herria eta industria-ondarea museo bizi eta parte-hartzaile bihurtuz. Bi egunez, kaleak bizi-bizirik egon dira gure iragan industriala eta nortasuna ospatzeko prestatutako jarduera guztiekin.

Asteburuak une oso bereziak utzi dizkigu: Bellotaren tutu-hotsak abiatutako Martxa Urdina eta buzo urdinez jantzitako herritarren desfilea, LegazpIN marka turistiko berriaren aurkezpena Udaletxeko plazan Sutan Ttakunen txalaparta doinuekin, Langileen Ibilbidearen bisita antzeztuak BAM!-en eskutik, erakusketak, bisita gidatuak, musika, dantza, bertsoak, haur jolasak eta tabernetako burdin-pintxoen ibilbidea.

Legazpiko Udaletik eskerrik asko bihotz-bihotzez jaialdi hau posible egin duzuen guztioi: Lenbur Fundazioari, Burdinola Elkarteari, Legazpiko Zine Klubari, Urola Garaiko Mankomunitateari, merkatari eta ostalariei, parte hartu duten herriko talde eta elkarte guztiei, eta, nola ez, kaleak giroaz eta kolorez bete zenituzten legazpiar eta bisitari guztiei.

Garena egin gintuenak bizirik dirau, eta joan den asteburuan argi geratu da elkarrekin ospatzeko modurik onena dela!

IRUDIAK HEMEN: