Hamabi proposamen kultural baino gehiagok osatzen dute aurtengo 'Azaroan Musika' zikloa

Urriaren 30eko BELEren kontzertua aurrekari, Azaroaren 1ean hasiko da aurtengoan Azaroan Musika Zikloa. Ohi bezala, asteko bi emanaldi izango ditugu, herriko musika elkarteek sustatu eta kudeatutakoak batzuk eta horien osagarri kultura zerbitzuak proposaturikoak besteak.
Hona, azaroan izango den egitarau osoa:
1, IGANDEA: Mixturas 2026. In Tempore Abesbatza Coro & Ensemble. 19:00etan Legazpiko Parrokian. Santikutz Abesbatzak sustaturik.
7, LARUNBATA: Coro Vicente García Abesbatza (Gasteiz) eta Santikutz abesbatza (Legazpi). 20:00etan Legazpiko Parrokian. Santikutz abesbatzak sustaturik.
8, IGANDEA: Harpakiro-Euskal kantak. Maddi Sanz. 12:30ean Latxartegi Aretoan.
14, LARUNBATA: Ura gara bidean. Sagel taldea.19:30ean Latxartegi Aretoan.
15, IGANDEA: San Adriango Musika Banda. 12:30ean Latxartegi Aretoan. LMBren eskutik.
21, LARUNBATA: SANTA ZEZILIA KONTZERTUA: Alaitasuna Errondaila, Goiz Deia Txistulariak, Legazpi Musika Banda eta Santikutz Abesbatza. 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan.
22, IGANDEA. Soul & Gospel. The Spolem Girls taldea. 12:30ean Latxartegi Aretoan.
27, OSTIRALA: Arnasa. Jokai taldea. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Antzerkia ardatz duen ikuskizun eszenikoa, musika, dantza eta mugimendua.
Aurtengoan ere zikloak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diru-laguntza izango du. Emanaldi guztiak doakoak izango dira, eta muga bakarra espazioen edukiera izango da.
Gainera,
Azaroaren 11 eta 18an Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko den Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren baitan Madama Butterfly Opera eskainiko da da 2 zatitan.
13, OSTIRALA: UDAZKENEKO BERTSO SAIOA. Amets Arzallus, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio eta Nerea Elustondo 19:00etan Latxartegi Aretoan. LBOk sustaturik.
Erantsitako dokumentuan duzue ekitaldi bakoitzaren berri zehatzagoa: AZAROAN MUSIKA 2026
Eta bestela https://www.legazpi.eus/legazpi/bizi/agenda/ekitaldiak%20hilabeteka/2026/11/-