Haur eta Gazte Danborradan parte hartzeko izen ematea. Azken egunak, online edo ikastetxeetako idazkaritzetan
Maiatzaren 1ean, Santikutz Jai Nagusietan, egingo den Danborradan parte hartzeko izen ematea martxan dago dagoeneko.
HH5etik DBH4ra arteko haur eta gazteek parte hartzeko aukera izango dute, eta izen ematea online egingo da. Hala ere, online egin ezin duenak ikastetxeetako idazkaritzara gerturatu eta bertan emango zaio inprimakia paperean, bete eta idazkaritzan bertan entregatzeko. Izen ematea martxoaren 13 baino lehen egin behar da.
HH5: https://forms.gle/syoHDHKq16Q8At1q6
LH1, 2 eta 4: https://forms.gle/uYggdH6t8CKccgyN9
LH3: https://forms.gle/kZyj6MJyKVCa3KHi6
LH5, 6 eta DBH: https://forms.gle/rQd78mvzfyREWHTy6
Haur-Gazte Danborrada taldeak, zehaztu ditu entsegu egunak eta erropak jasotzeko egunak informazioa emateko sortuko diren whatsapp taldeen bidez jakinaraziko dira.
Entsegu egunak: apirilak 14, 16, 20 eta 22 18:30etan Haztegi Ikastolako atzeko frontoian. Entsegu orokorra: apirilak 28 20:00etan (entsegu hau Olamendiko frontoian – betiko lekuan - egingo dugu).