Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Haur-Familia Bazkarirako eta Mirandaola Eguneko herri bazkarirako tiketak salgai

2026/04/07
Haur-Familia Bazkarirako eta Mirandaola Eguneko herri bazkarirako tiketak salgai

Maiatzaren 2an, larunbata, 14:00etan egingo da aurtengoan ere haur txikiak dituztenen familia bazkaria, jaiak familia giroan bizi asmoz. Ohi bezala norberak eraman ahal izango du bazkaltzeko behar duena, baina aurtengoan ere, Lekanazpi elkarteak menua prestatuko du: Haragi edo barazki paella. Tiketaren prezioa 6€. Tiketak eskuratzeko azken eguna, apirilak 24.

Maiatzaren 10en, igandea, ospatuko den Mirandaola Eguneko herri bazkarirako, ohi bezala norberak eraman ahal izango badu ere bazkaltzeko behar duena,  Lekanazpi Elkarteak prestatuko du aurtengoan nahi duenarentzat menua: Kalderetea Euskal untxiarekin, eta aurreko urtean bezala, Udalak eskainiko du postrea. Edaria Mirandaola tabernan edo norberak eraman.
Tiketaren prezioa: 7€. Tiketak eskuratzeko azken eguna, maiatzak 6.

Bietarako Tiketak apirilaren 7an jarriko dira salgai Gurrutxaga, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan. Edariak eta bazkal ondorengoak norberaren kontu. 

Ohi bezala, ez da derrigorrezkoa tiketak izatea bi bazkari hauetan parte hartzeko, norberak eraman bait dezake bere bazkaria. Udalak mahaiak, aulkiak, eta ondoren dena txukun uzteko edukiontziak jarriko ditu bazkaltiarren eskura.