Haur-gaztetxoentzako antzerkia. “Mamuak ezagutzera joan zen umea”, Anodino teatroaren eskutik martxoaren 1ean Latxartegi aretoan
2026/02/18
Martxoaren 1ean igandea, izango da hurrengo hitzordua haur antzerkiarekin. Haur eta gaztetxoei zuzendurik, ikuskizun familiarra eskainiko dute Anodino Teatro taldekoek: MAMUAK EZAGUTZERA JOAN ZEN UMEA.
Egun gogorra suertatu da Malda eta Zorrotzek lan egiten duten biltegian: aurkitu beharreko erlikia galdu bat, konpontzeko dagoen musika-tresna eta hori gutxi ez balitz istripu baten ondorioz objektu guztiek bizia hartu dute ustekabeak sortaraziz… eta bakoitzaren mamuak esnatuz.
Txotxongiloak, zuzeneko musika eta antzerkia batzen duen ausartentzako abentura.
Sarrera 5 eurotan, aurrez eskura daiteke on line.
SARRERAK SALGAI