Herri danborradan parte hartzeko izen ematea irekita martxoaren 20ra arte
Maiatzaren 2an, Santikutz Jai Nagusietan, egingo den Herri Danborradan parte hartzeko izen ematea irekita dago martxoaren 20ra arte 18 urtez gorakoentzat.
Aurtengoan izen emateko bi bide izango dira.
A.- ON LINE: IZENA EMAN
Urtatza, Plazaola, Sukaldariak eta Uztano kopainietan parte hartzeko edo figurante eta 3. bideko abanderatu joateko.
B.- KONPAINIAREKIN ZUZENEAN JARRI HARREMANETAN
Konpainia hauek beren zerrendak kudeatuko dituzte, beraz bertan jartzen ditugun telefonoetara zuzendu beharko zarete.
1.- GAZTETXE: 610 932 343
2.- LEKANAZPI: 611 040 487
3.- ARRASETA: 678 208 118
4.- LA SALLE 645 718 492
5.- IKASTOLA 943 731 097
6.- ANDRAITZ 636 427 075
7.- SUSTRAIAK 688 818 241
16 eta 17 urtetako gaztetxoek ere aukera izago dute parte hartzeko, baina beti ere talde edo elkarteren batekin, eta elkarte horien bidez egingo da beraien parte-hartzearen jakinarazpena. Ezingo dute abian jarri den izen-emateko bide hau erabili.
Bide hau erabiliz martxoaren 18ra arte egin ahal izango da izen ematea, eta gomendatzen dugu horrela egitea, talde antolatzaileak jakin dezan zenbat pertsonak duen parte hartzeko asmoa, entseguak hasi aurretik. Entseguak apirilean hasiko dira.