Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

"Hormetan idazten" lan berria aurkeztuko du Ianire Aranzabek gidatzen duen Esanezin taldeak maiatzaren 8an Latxartegi aretoan

2026/04/23
"Hormetan idazten" lan berria aurkeztuko du Ianire Aranzabek gidatzen duen Esanezin taldeak maiatzaren 8an Latxartegi aretoan

ESANEZIN, Ianire Aranzaben (Altzagarate, 1999), proiektu musikala da. 2021ean eman zituen bere lehen pausoak, eta bakarkako formatuan lehen kontzertuak eman ondoren laukote formatua hartu zuen proiektuak. 

Ianire Aranzabe: hitzak, ahotsa eta gitarra akustikoa 
Iñigo Asensio: pianoa, sintetizadoreak baxua eta kontrabaxua 
Imanol Rubio: gitarra elektrikoa 
Igor Telletxea: bateria eta perkusioak

Hormetan Idazten disko berriaren birarekin Legazpiko Latxartegi Aretoan arituko da maiatzaren 8an, ostirala, 20:00etan.

SARRERAK SALGAI

Sarrerarik geratzen bada, maiatzaren 8an bertan, aretoko leihatilan jarriko dira 19:00etan. Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.