Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

IDAZKETA TAILERRAK martxan: gaztelerazkoa otsailaren 28an, euskarazkoan oraindik izena eman daiteke

2026/02/23
IDAZKETA TAILERRAK martxan: gaztelerazkoa otsailaren 28an, euskarazkoan oraindik izena eman daiteke

Otsailaren 2an ireki zen Udal Liburutegiak aurten martxan jarriko dituen bi idazketa tailerretarako, bata euskaraz eta bestea gazteleraz, izen ematea. Hitz idatziaren bidez sormena, hausnarketa, elkartrukea eta adierazpena sustatzeko xedea duten kultur proposamenak.

Gaztelerazkoaren lehen saioa, hasiera bateko egutegian doikuntza batzuk egin ondoren, otsailaren 28an, larunbata, egingo da Udal Liburutegian bertan, 11:00etatik 13:00etara.

Euskarazkoa, martxoaren 25ean hasiko da eta izen ematea zabalik dago oraindik.

Informazioa orokorra
Jarduerek ez du aldez aurreko prestakuntzarik eskatzen, eta idazketa modu sortzaile eta erreflexiboan landu nahi duten guztiei zuzenduta dago.

Ordu biko saioak izango dira hilean behin, 4 hilabetetan zehar.

Bi tailer izango dira. Bata euskaraz (PDF, 4 MB. Eskuorria)  Oihana Aranak gidatua eta bestea gaztelaniaz (PDF, 4 MB. Eskuorria), Monica Leivak gidatua. Biak ere, letren munduan arituak eta eskarmentua dutenak.

  • Hartzaileak: irakurtzea eta idaztea gustoko duen 16 urtetik gorako edonori zuzendua.
  • Izen-ematea: otsailak 2tik aurrera Legazpiko Udal Liburutegian. Horretarako liburutegira bertaratu edo beste bide hauek erabili:  T. 943737186 - W. 639851172 - This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
    Idaztea gustoko duzu edo hasi nahi duzu? Tailer hau zuretzat da.

Animatu eta eman izena!