Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Ikus-entzunezkoa: Peru, munduko ibilbiderik onena. Egilea: Mikel Bringas (Bizibidaia). Otsailak 17, Kultur Etxean

2026/02/11
Ikus-entzunezkoa: Peru, munduko ibilbiderik onena. Egilea: Mikel Bringas (Bizibidaia). Otsailak 17, Kultur Etxean

Gaztetatik egilearen oporrak bizikletaz izan dira, urtero helmuga aldatuz, salbuespen batekin. Alee Denham zikloturismoko guruak dio Perun dagoela munduko zikloturismo-ibilbiderik onena. Hara joan zen Mikel Bringas 2024an. Maitemindu, eta hurrengo urtean errepikatu zuen bidaia. 

Emanaldi honetara baldin bazatoz, agian hurrengoa izango zara zu.

Ordubete irauten duen ikus-entzunezko hitzaldi hau hiru zatitan antolatzen da. Hasierako aurkezpen laburraren ondoren, bideo bat ikusten dugu (30 min), ibilbideko esperientzia erakusten. Ondoren (25 min), egin ohi dizkidaten galdera-erantzun nagusiak irudiz azaltzen ditut, eta beste berri batzuk egitera animatzen dut. Amaitzeko, geo-argazki jolas  dibertigarri bat egiten dugu (5 min) bertaratutako guztiak parte hartuz.

Emanaldia, egilea bertan dela, otsailaren 17an, asteartea, 19:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian izango da.