Inauteri giroa Legazpin, eguraldiari aurre eginez
2026/02/16
Asteburu honetan Inauteriak ospatu dira Legazpin, eta eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, kaleetan giro ona eta ilusioa nagusitu dira.
Ospakizunak ostegun gizenez hasi ziren Legazpiko Musika Eskolaren eskutik. Ostiralean, herriko ikastetxeek hartu zuten lekukoa, mozorro eta ekitaldiekin eta Lintx eta katamaloen etorrera izan genuen. Larunbatean, Gaztetxea-k antolatutako ekintzek eman zioten jarraipena egitarauari, eta igandean, berriz, Sustraiak Dantza Taldea-ren emanaldiarekin borobildu ziren Inauteriak, Lintx errez.
OSTIRALEKO ARGAZKIAK HEMEN