Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Irailaren 19an Kaleko Pintura Lehiaketako Herritarren Saria HAZ parean bozkatu ahalko da 14:00etatik 17:30era

2026/09/16
Irailaren 19an Kaleko Pintura Lehiaketako Herritarren Saria HAZ parean bozkatu ahalko da 14:00etatik 17:30era

Irailaren 19an jokatuko da aurtengoan Joxe Martin Etxeberria Kaleko Pintura Lehiaketa.

4 sari emango dira eta horietako bat, herritarren saria izango da.

Azken hau erabakitzeko, zure bozka behar dugu.

Egindako lanak Udaletxearen atzekaldean, HAZ pareko plazatxoan, jarriko dira ikusgai, 14:00etatik 17:30etara bitartean. Eta bertan egongo da gehien gustatu zaizunaren alde bozka emateko behar duzun papera eta kutxatila. Herritarren bozka gehien jaso dituen lanak, eta epai mahaiaren saririk ez duenak, eramango du Herritarren saria.

Parte har ezazu zure bozka emanez!