Jaietako zapiak salgai Udaletxeko HAZen, Kultur Etxeko Harreran eta Urbeltz tabernan
2026/04/17

Maiatzeko Santikutzak gainean ditugu, eta aurten ere jaietako zapia jazteko deia egin nahi diegu herritarrei.
Jaietako zapiak hiru lekuetan daude salgai 2€-en truke:
- Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ): astelehenetik ostiralera 7.30tatik 15.00tara
- Kultur Etxean: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
- Urbeltz tabernan
Animatu eta jaietan jantzi zapia!