Kultura eta aisia kalean eta doan: prest dago Legazpiko UZTAKALE programaren egitaraua

Aurtengo egitaraua ere prest dugu eta datozen egunetan iritsiko da herriko postontzi guztietara, baina ohi bezala, egitarau osoa eta ekitaldien xehetasunak egunez egun https://www.legazpi.eus/legazpi/bizi/agenda edo https://www.legazpi.eus/files/Kultura/Uztakale2026.pdf
Uztakalek, uztailean ere kulturaz gozatzeko aukera eman nahi die bai herritarrei, eta baita udan eta kalean kultura bizi nahi duen edonori ere, Euskal Herrian eta Legazpin sortzen den kaleko uzta proposatuz. Kaleko uzta anitza eta ugaria: genero desberdinetako musika eta kale ikuskizunak, Ikatza Elkartearen ikus-entzunezko emanaldiak, haurrentzako tailer eta jolas parkeak, eta aurtengo berrikuntza, Kaleko Zine emanaldiak. Baina bestelakoak ere izango dira, eta guztiak doan.
Guzti hau Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Kale Antzerkia bultzatuz programaren laguntzaz izango da posible.
Kulturak on dagizuela guztioi.
KZguneari dagokionez https://www.legazpi.eus/zerbitzuak/kzgunea loturan aurkituko duzue uztaileko ikastaro plangintza. Uztailean Legazpiko KZguneko begiralea goizez egongo da 9:00-13:00etara.

