'La bola negra' filma berriz ikusteko aukera egongo da asteburuan Latxartegin, izandako arrakastaren ondorioz
2026/10/06

La bola negra filmaren emanaldiak izandako erantzuna dela eta berriz eskainiko da filma hori, urriaren 10 eta 11n, larunbat eta igandean.
Asteburu guztirako iragarrita zegoen Naza filma astelehen eta asteartean bakarrik eskainiko da, urriaren 12 eta 13n. Urriaren 13a, asteartea izango da ikuslearen eguna.
Honela geratuko da beraz asteburuko zine karteldegia:
- 10, larunbata, 11 igandea: “La bola negra”. 19:30ean
- 10 larunbata, 11 igandea: “Balea kantaria”. Haurrentzat. 17:00etan. EUSKARAZ.
- 12 astelehena eta 13, asteartea: “Naza”. 19:30ean
Larunbat, igande eta astelehenan: 6€/ Asteartean, ikuslearen eguna: 5€ / 2€ +65urte