Latxartegi Aretoko haur antzerki denboraldi berria abian jarriko da urriaren 4an "Munduari itzulia 80 egunetan" ikuskizunarekin

Urriaren 4an, igandea, arratsaldeko 17:00etan izango dugu hurrengo hitzordua haur antzerkiarekin. Udaberri erditik udara bitartean kaleko ikuskizunez gozatzeko parada izan badute ere, Udazkenarekin batera Latxartegi Aretora itzuliko da haurrentzako antzerki programazioa.
5 urtetik aurrerako Haur eta gaztetxoei zuezenduriko, ikuskizun familiarra eskainiko digute Sustrai Teatroko lagunek: MUNDUARI ITZULIA 80 EGUNETAN.
SUSTRAI TEATROAn antzerkia bere osotasunean ulertzen dugu. Txiki eta gazteentzat lan egiten dugunean, errespetuz eta xalotasunez egiten dugu. Horregatik, MUNDUARI ITZULIA 80 EGUNETAN, antzerki familiarra da.
Txiki, gazte, zein helduek disfrutatzen duten lan eder, goxo eta berezia. Aktore, txotxongilo eta objetuen manipulazioa uztartzen duen lan eder eta berezia. Erritmoz, emozioz eta barrez beterik dagoen 45 minutuko iraupena duen lana.
Beti ere, gure leloari eutsiz: GUTXIAGO, GEHIAGO DA.
Dramaturgia eta aktorea: Eriz Alberdi
Kanpo begirada: Ainhoa Alberdi
5 urtetik aurrera
Euskaraz
45 MINUTU
Sarrera: 5€takoa izango da eta aurrez eskura daitezke on line https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/eu loturan.
