Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Legazpiar gazteak podiumean, Gazteen Aurresku Ligako hirugarren kanporaketan

2026/03/02
Legazpiar gazteak podiumean, Gazteen Aurresku Ligako hirugarren kanporaketan

Otsailaren 28an, Oiartzungo Landetxe aretoan jokatu zen VIII. Gazteen Aurresku Ligako hirugarren kanporaketa, eta bertan parte hartu zuten 7 eta 15 urte bitarteko 27 dantzarik, bi mailatan banatuta.

Legazpi ordezkatuz, Sustraiak Dantza Taldeako lau kide aritu ziren lehian: Araitz Berasategi Armendariz, June Osinalde Mendiola, Nora Escudero Mujika eta Sara Escudero Mujika.
Bi orduko ikuskizunaren ondoren, emaitza bikainak lortu zituzten legazpiarrek:

A mailan:
1.    Sara Escudero Mujika (Legazpi)
2.    Alain Mujika Indakoetxea (Errenteria)
3.    Kai Narbarte Schrön (Errenteria)

D mailan:
1.    Ixone Lorenzo Vergara (Lezo)
2.    Nora Dávila Arion (Zizurkil)
3.    June Osinalde Mendiola (Legazpi)

Gainera, D mailan Araitz Berasategi Armendariz eta Nora Escudero Mujika ere lehiatu ziren, eta podiumera igo ez arren, lan txalogarria egin zuten.

Emaitzek agerian uzten dute aurten ere Gazteen Aurresku Ligan indartsu jarraitzen dutela legazpiar dantzariek. Zorionak parte-hartzaile guztiei eta bereziki podiumera igo diren dantzariei egindako lanagatik eta erakutsitako mailagatik!