Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentala Zine-Klub saioan martxoaren 6an

2026/03/02
Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentala Zine-Klub saioan martxoaren 6an

Legazpi Zine-Klub elkarteak Udaleko Kultura Zerbitzuarekin elkarlanean, Emakumearen Nazioarteko egunaren bezperan,  “Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako” Dokumentala eskainiko du, datorren Martxoaren 6an, ostirala, 19:00etan Latxartegi Aretoan. 

Sinopsia
“Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea. Kapsulatua. Enkuadre baten barruan harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala. Ahaztuta, nonbait, ikuspuntua hautatu egiten dela. Ahaztuta, abeslaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela Lurdes Iriondo.”

Film hau, Lurdes Iriondo, Euskal Herriko kantagintzaren biografian datza. Lurdesek bere bizitzan zehar euskal musika, kultura eta gizarteari egindako ekarpena balioan jarri nahi duen dokumental bat. Memoria historikoa oinarri, emakume musikariari, emakumezko artista guztiei eta euskarari memoria egiten dion filma da, bere ekarpenaren eta garrantziaren ahaztua geratu ez dadin. 



Fitxa teknikoa
Zuzendaria: Inge Mendiaroz
Gidoia: Idioia Garzes Aranzabal
Aktoreak: Dokumentala. Artxibo Irudiak. Lurdes Iriondo.
Musika: Maite Arroitajauregi
Argazkia: Haritz Arrizbalaga Garmendia
Konpainiak: Maluta Films, Zinea Sortzen.
Generoa: Dokumentala/ Biografikoa. 
Urtea: 2025
Iraupena: 72 m.