Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

San Joan bezpera ederra Legazpin: mila esker festa posible egin duzuen guztioi!

2026/06/25
San Joan bezpera ederra Legazpin: mila esker festa posible egin duzuen guztioi!

Ekainaren 23an, Armen Alardea eta San Joan sua ospatu genituen Legazpin, oso giro ederrean. Bero sargoriari eta ezarritako segurtasun neurriei aurre eginez, herriak erantzun bikaina eman eta ohiturari gogor eutsi zion.

Gure eskerrik beroena alardeko partaideei eta dantza taldeetako dantzariei, bero izugarri horrekin desfilea eta dantzak txukun-txukun eta gogotsu ibiltzeagatik. Zuek gabe ez litzateke posible izango! Baita herritar guztiei ere, kalera irten eta babesa ematera hurbiltzeagatik. Ohiko moduan izan ez arren, ospakizun benetan polita eta berezia borobildu genuen guztion artean.

ARGAZKI GUZTIAK HEMEN:

SAN JOAN SUA

ARMEN ALARDEA