Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Santa Zezilia kontzertuko sarrera-txartelak azaroaren 17tik 20ra bitartean eskuratu ahal izango dira Kultur Etxean

2026/11/13
Santa Zezilia kontzertuko sarrera-txartelak azaroaren 17tik 20ra bitartean eskuratu ahal izango dira Kultur Etxean

Azaroan Musika aurrera doa eta amaierara iristen ari gara. Santa Zezilia eguna gerturatzearekin, iristen dira herriko taldeen emanaldiak. 

Azaroaren 21ean, larunbata, 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan izango den kontzertua izan ohi da zitarik kuttunena. Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda, herriko beste hainbat musikari eta dantzarirekin batera.

Urbeltz Pilotalekuaren aforo mugatua denez, eta eskari handia izaten denez, sarrera txartelak aurrez banatuko dira Kultur Etxeko Harreran Azaroaren 17tik 20ra, 15:00etatik 19:00etara. Bakoitzak gehienez 3 txartel hartu ahal izango ditu. Ez hartu behar ez duzunik, ez baita sobran dagoenik jasoko. 

Azaroan Musika Zikloko bihotza dugu honakoa eta urteko musika gertakari garrantzitsuenetakoa herrian. Herriko musika talde hauek Santa Zezilia herritarrekin ospatzen dute, beren onena eskainiz eta bide batez taldekideak omendu, gogoratu eta aipamen bereziak eginez.