Santikutzetako "ganadu feriko" salmenta postuak jartzeko izen-ematea zabalik
2026/03/09

Maiatzaren 2an ospatuko da aurtengo Ganadu feria eta salmenta postuak jartzeko izen-ematea zabalik dago, martxoaren 22era arte.
Inguruko artisau, zein saltzailek bere produktuak erakusten dituzte Legazpiko ganadu ferian (maiatzak 2). Zeramika, bitxigintza eta baserriko produktuak, denetarik egoten da ikusteko, dastatzeko eta erosteko.
Azokan postu bat jarri ahal izateko, aurretik izena eman behar da. Izena emateko azken eguna: 2026ko martxoaren 22a.
Eskaera guztiak jaso ondoren, eta jasotzen diren eskaeren kopuruaren eta produktu motaren arabera, proposamenak aztertuko dira, azokarekin lotutako produktuen barietatea bermatzeko.
Martxoaren amaierarako jasoko duzue zuen eskaeraren erantzuna.
IZEN EMATEA