Tartean teatroaren eskutik Kandida antzerkia Latxartegi aretoan martxoaren 13an

Urtarrilean jarri zen martxan Latxartegi Aretoko ikuskizunen programazioa, Frankenstein Agurgarria errezitaldi musikatuarekin, otsailean umorezko bakarrizketa saioa izan dugu eta antzerkia izango dugu Martxoan.
Martxoaren 13an, ostirala, 19:30etan Tartean teatroaren KANDIDA izango dugu Patxo Telleriak idatzi eta zuzendua Miren Gaztañaga, Nerea Mazo eta Mikel Martinez aktoreekin.
Klara Balzes idazle gazteak, bere lehen nobela idatzi du: “Kandida”, etxegabetu bati buruzko istorio bat.
Kandida fikziozko pertsonaia da, baina benetako pertsona batean oinarrituta dago. Klarak benetako pertsona hura, Manuela, desahuziatuen aldeko elkarte batean ezagutu zuen. Nobelan, Klarak bere etxean jasoko du Kandida.
Errealitatean, Klarak Manuelaren arrastoa galdu zuen betirako. Nobela argitaratzen den egunean, Manuela Klararen etxean agertuko da. Eta nobelan egin duen gauza bera egiteko eskatuko dio gazteari: bere etxean jasotzea.
Idazleak eta berak sortutako pertsonaiak pisua konpartitzen dutenean. Benetako bizitzak ez dira nobeleskoak.
IKUSI TEASERRA HEMEN
Fitxa artistikoa
Egilea eta Zuzendaria: PATXO TELLERIA
Aktoreak: MIREN GAZTAÑAGA, NEREA MAZO eta MIKEL MARTINEZ
Musika: Adrián García de los Ojos
Eszenografia eta Jantzien diseinua: Ikerne Gimenez eta Igone Teso
Zuzendari laguntzailea: Anje Oregi
Off Ahotsak: Mikel Losada, Olatz Ganboa, Ana Meabe eta Getari Etxegarai
Eszenografia eraikuntza: Alberto Huici
Argiztapen disenua: David Rodríguez Medina
Soinua: Borja Arbaiza
Ikusentzunezkoak: Jone Novo (Bufalo Produkzioak)
Animazioak: Sergio Verde
Sarreren aurre-salmenta on-line
Sarrerarik geratzen bada, egunean bertan, aretoko leihatilan.
Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.