Uztalai. Ireki da haurrak udaleku irekietan matrikulatzeko epea
2026/05/06
Herriko jaiak igarota, ate joka ditugu uda eta udako oporrak. Ohi bezala, Legazpiko Udaleko Euskara Zerbitzuak “Uztalai” udaleku irekiak eskainiko ditu HH-2 eta LH-4 maila bitarteko haurrentzat.
Matrikulazio epea: maiatzaren 5etik 18ra.
Informazio guztia “Uztalai” udaleku irekien webgunean
Udalekuen ezaugarri nagusiak:
- HH-2 eta HH-3ko haurrak geletan egongo dira; hasiera batean, Haztegi ikastolako Latxartegiko eraikinean egongo dira, baina azken orduko aldaketak egon daitezke.
- HH-4tik LH-4ra bitartekoak aire librean: HH-4ko taldeak Latxartegi parkean; HH-5ekoak Agirre-Etxeberri parkean; eta LHkoak Azokan eta plazan.
- Ordutegia: 9:30etik 12:30era
- Matrikula: seme-alaba bakarra, 85,00 €; bigarrena, 54,40 € eta hirugarrenetik aurrera doan.
- Aurten ere zaintza zerbitzua egongo da, 8:00etatik 9:30era. Prezioa: seme-alaba bakarra 42 €; bigarrena 26,88 € eta hirugarrenetik aurrera doan.
- Izen-ematea online egiteko, baliozko helbide elektroniko bat behar da. Galdetegia bete ondoren, mezu bat jasoko da helbide elektroniko horretan, emandako datuekin osatutako izen-emate orriarekin.
Dokumentu hori elektronikoki sinatzea gomendatzen da (ziurtagiri digital batekin edo BakQ-rekin) eta honako helbidera bidaltzea:This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. . Elektronikoki sinatu ezin bada, orria inprimatu, sinatu eta Herritarrentzako Arreta Bulegoan aurkeztu beharko da maiatzaren 30a baino lehen.
Bestalde, izen-ematea online egin ezin dutenek aurrez aurre egin ahal izango dute Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, maiatzaren 18ko 14:30ak arte.
Informazio gehiago: