Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Uztalai udaleku irekiak. Begiraleen behin-behineko zerrenda

2026/05/06
Uztalai udaleku irekiak. Begiraleen behin-behineko zerrenda

Aurreko astean, UZTALAI udaleku irekietan begirale gisa lan egiteko izena eman duten izangaiak aukeratzeko epaimahaia bildu zen.

Oinarrietan jasotako merezimenduak baloratu eta ezarritako baremoa aplikatu ondoren, behin-behineko zerrenda osatu da.

Kontratatu beharreko begiraleen kopurua haurren matrikulazio-epea maiatzaren 18an amaitu eta taldeak osatu ondoren zehaztuko da. 

Behin-behineko zerrenda behin betikoa izango da datorren maiatzaren 11n, aurkez daitezkeen alegazioak aztertu eta egon daitezkeen zalantzak argitu ondoren.

Begiraleen behin-behineko zerrenda