Zine-Klub saioak: “Palestina 36” urriaren 9an eta “Aitatxo” urriaren 23an, azken hau Esku Hutsik elkartearekin elkarlanean

Legazpi Zine-Klub elkarteak urrian abiatuko du denboraldi berria, eta apirilera bitartean hileko bi saio eskainiko ditu, ostiraletan 19:00etan Latxartegi Aretoan.
Hauek izango dira urrian eskainiko dituztenak:
Urriak 9, ostirala, 19:00etan: Palestina 36
Zuzendaria: Annemarie Jacir.
Sinopsia:
1936, Palestina kolapsoaren ertzean dago. Britainiar Agintaldiaren aurkako erresistentzia arabiarra Europatik errefuxiatu juduen etorreraren erritmo berean hazten ari da. Yusuf gaztea, ezagutzen duen bizitza babestearen eta bere herriaren askatasunagatik dena arriskatzen dutenekin elkartzearen artean eztabaidatzen ari da. Ez da leialtasuna proban jartzen duen bakarra. Khouloud, kazetari konprometituak, eskualdearen norabidea aldatuko duten azpijoko eta heroizazioen testigu izango da.
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Annemarie Jacir; Gidoia: Annemarie Jacir; Aktoreak: Yasmine Al Massri, Karim Anaya, Robert Aramayo, Hiam Abbass, Liam Gunningham, Jeremy Irons,…; Musika: Ben Frost; Argazkia: Sarah Blum, Tim Fleming, Hélène Louvart; Generoa: Drama / Historikoa.
Urtea: 2025; Iraupena: 119 min
Urriak 23, ostirala, 19:00etan: Aitatxo
Zuzendaria: Beñat Abasolo eta Mikel Serrano.
Esku Hutsik elkarteekin elkarlanean.
Sinopsia:
Aitatxo dokumentala seme/alaba baten galera osteko doluaz ari da, aitaren begiradatik. Lau aiten testigantzaren bitartez, aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratu nahi ditu. Bakoitzak egoera honi nola aurre egin dion azalduko da dokumentalean, gizartean errotuta dagoen genero begiradarekin apurtuz. Ama gutxietsi gabe, aitei ere hitza emanez, esperantza mezu bat zabalduz.
Fitxa Teknikoa:
Ideia originala: Anakotz Lasarte Zangitu; Zuzendariak: Beñat Abasolo Mujika, Mikel Serrano Gil; Protagonistak: Irgor Aldazabal Egia, Fernando Alonso Barrutia, Anakotz Lasarte Zangitu, Mikel Perez Pintado; Urtea: 2025; Iraupena: 80 min
