Zine-Klubak bi film proposatzen ditu azarorako Latxartegi Aretoan

Legazpi Zine-Klub elkarteak azarorako bi filma proposatzen dizkigu, ostiraletan 19:00etan Latxartegi Aretoan.
Azaroak 6, ostirala: “Yo no moriré de amor”. Zuz.: Marta Matute. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Iratzarri E.E. elkarlanean. Sarrera doan.
Sinopsia:
18 urterekin, Claudiak ez du heroina izan nahi. Amaren gaixotasuna ekaitz isil bat bezala sartzen da, denbora luzez deskonektatuta dagoen familia batean rolak berriz definitzera behartzen duena. Zaintzeko betebeharraren eta bere adineko edozein neskak bezala bizitzeko nahiaren artean, Claudiak errealitate berri horretan bizitzeko modu bat bilatzen du, familia osoaren arteko loturak eraldatuko dituena.
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Marta Matute. Gidoia: Marta Matute. Aktoreak: Julia Mascort, Sonia Almarcha, Tomás del Estal, Laura Weissmahr, Guillermo Benet,…Musika: Simón Fransquet
Argazkia: Sara Gallego. Generoa: Drama / Nerabezaroa. Familia. Alzheimerra. Gaixotasuna
Urtea: 2026. Iraupena: 94 min
Azaroak 20, ostirala: “La luz”. Zuz.: Fernando Franco. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Sarrera 6€
Sinopsia:
Manuel, bere parrokian asko estimatzen dan apaiza, sotanak eskegi eta bizitza barria hastear dago. Hala ere, bere iraganak argitara ateratzeko mehatxua egiten duenean, bere ekintzen pisuari aurre egin beharko dio. Horrela, itzulerarik gabeko bidaia bat hasten da, eta bertan erronka argia egingo dio hura babestu zuen erakundeari.
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Fernando Franco. Gidoia: Fernando Franco. Aktoreak: Alberto San Juan, Pedro Casablanc, Miguel Rellán, Maria Galiana, Luis Callejo, Ramón Barea,…Musika: Maite Arroitajauregi (Mursego). Argazkia: Santiago Racaj. Generoa: Drama / Sexu gehiegikeriak. Erlijioa. Kleroa. Urtea: 2026. Iraupena: 118 min.
