Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Kursaal Eskura-Doako autobusa: JORDI SAVALL & LE CONCERT DES NATIONS

2023/10/29
Kursaal Eskura-Doako autobusa: JORDI SAVALL & LE CONCERT DES NATIONS

Doako autobuserako eta ordu gazterako izen emateko azken eguna: Azaroak 8

Egitaraua:
"Los elementos y las furias" (Haendel, Gluck eta Rameauren lanak)
"Los elementos y las furias" da Jordi Savall maisuaren proiektu berria, Le Concert des Nations bere orkestrarekin. Gluck, Haendel eta Rameau konpositoreen lanak, XVIII. mendeko orkestra-musikari eskainitako gau-ekitaldian, herrialdeko musika-instituzioetako baten eskutik.

  • SARRERAK EROSTEKO

Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera:

http://www.kursaal.eus/eu

Sarrerak: 55 / 44 / 35 / 28 / 11 €

  • AUTOBUSEAN TOKIA HARTZEKO

Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:

Legazpi: 943 737202 /

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Autobusa hartzeko tokia eta ordua:

Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (17:45)

Ordu Gaztea/Langabetuak:langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da Legazpi: 943 737202). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Izena emateko azken eguna(autobusa/ Ordu Gaztea): azaroaren 8a.

Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero).