“La Revoltosa” Zarzuelaren emanaldia Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren baitan abenduan

La Revoltosa Zazuela izango da Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren baitan eskainiko den urteko azken emanaldia. Abenduaren 10ean, asteazkena, Kultur Etxeko Areto Nagusian, 18:30ean hasita.
“La Revoltosa” ekitaldi bakarreko sainete lirikoa da. Libretoa Jose Lopez Silva eta Carlos Fernandez Shaw idazleena eta musika Ruperto Chapí maisuarena. Madrilgo Apolo antzokian eskaini zen lehen aldiz 1897ko azaroaren 25ean.
“Verbena de la paloma” obrarekin batera, genero txikiaren obra garrantzitsuena da; libretoaren eta musikaren maisutasuna ikusarazten duen oinarrizko pieza da.
Libretoak XIX. mende bukaerako auzoetako giroa islatzen du fideltasun handiarekin eta garai hartako pertsonaien eta egoeren erretratu bikaina eskaintzen du. Eta hori guztia libreto-egile bikainei esker: Jose Lopez Silva eta Carlos Fernandez Shaw, eszenatokira urte haietako Madrilgo errealitatea eta sentipena ezin hobeto eramaten jakin dutenak.
Musika da sainete honetan hoberen baloratu izan den elementua. Ruperto Chapí musika-egileak benetako obra sinfonikoa eta herrikoia sortu zuen. Bere musikak hasieratik txunditzen du ikuslea eta osatu zuen partituran alderdi kultua eta alderdi herrikoia ezin hobeto doaz eskutik helduta.
PERTSONAIAK
|
Mari Pepa |
Lisatzailea, “la revoltosa” ezizenez ezaguna/ Plancadora conocida como la revoltosa |
Soprano edo mezzo |
|
Felipe |
Patioko bizilaguna, Mari Pepaz maiteminduta / Vecino del patio y enamorado de Mari Pepa |
Tenor edo baritono |
|
Atenodoro |
Bizilaguna, Pari Pepaz maiteminduta / Vecino y enamorado de Mari Pepa |
Aktorea |
|
Tiberio |
Bizilaguna, Pari Pepaz maiteminduta / Vecino y enamorado de Mari Pepa |
Aktorea |
|
Cándido |
Bizilaguna, Pari Pepaz maiteminduta / Vecino y enamorado de Mari Pepa |
Aktorea |
|
Soledad |
Atenodororen emaztegaia / Novia de Atenodoro |
Aktorea |
|
Gorgonia |
Candidoren emaztea / Esposa de Cándido |
Aktorea |
|
Encarna |
Tiberioren emaztea / Esposa de Tiberio |
Aktorea |
|
Chupitos |
Candidoren aprendiza / Aprendiz de Cándido |
Aktorea |
Madrilgo Orkestra Sinfonikoa eta Teatro Lírico Nacionaleko Abesbatza
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.