Legazpik bero-boladei aurre egiteko babesleku klimatikoen sarea aurkeztu du

Dozenaka koloretako aterkiz osatutako bi estalki ikus daitezke egunotan Kale Nagusian eta Laubiden. Uggasak eskualdeko lau udalerrietan abian jarritako "Guardasola Garaia" kanpainaren parte dira. Kanpainaren helburua klima-aldaketaren arazoari eta haren ondorioetara egokitzeko beharrari buruzko arreta piztea da, batez ere gero eta ohikoagoak diren bero-boladei dagokienez. Aterki hauek, gainera, Urola Garaiko babesleku klimatikoen sarea iragartzeko balio dute, Legazpi barne hartzen duena. Sare hau eraikitzen ari da eta datozen urteetan hazten joango da.
Beroa modu atseginean igarotzeko guneak
Babesleku klimatikoak beroaldiak modu atseginagoan igarotzeko pentsatutako lekuak dira. Legazpin, oraingoz, sei kanpo-babesleku definitu dira. Itzala, ura, haurrentzako jolasguneak eta atseden hartzeko guneak dituzten espazioak dira:
- San Ignazioko ur-parkea
- Agirre Etxeberriko lorategia
- Bikuña kiroldegiko igerilekuak
- Urtatza Zahar parkea
- Mirandaolako parkea
Eta barne-babesleku bat: Gizarte Zentroa, haizagailu ugari dituena. Bero-boladagatiko alerta-uneetan, Gizarte Zentroa abuztuan eta jaiegunetan ere irekiko da, 11:00etatik 20:30era, legazpiarrek bertara joateko aukera izan dezaten bero handieneko orduak pasatzera.
Talde-lana eta eskualdeko ikuspegia
Babesleku klimatiko horiek azken urteotan identifikatu eta landu dira Eskola Agenda 2030ean parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleekin eta Legazpi Klima 2030 Foroarekin elkarlanean.
Informazio guztia —kokapenak, ezaugarriak eta ordutegiak— udalaren webgunean gaitutako atal berrian kontsulta daitezke:
www.legazpi.eus/eu/zerbitzuak/klima-babeslekuak
Eskualdeko babesleku klimatikoen sarea esteka honetan kontsulta daiteke: