Legazpiko Udalak bere saminik sakonena adierazi nahi du Garaikoetxea Lehendakariaren heriotzaren aurrean
Legazpiko Udalak bere mina eta begirunea adierazi nahi ditu Carlos Garaikoetxearen heriotzagatik, diktaduraren osteko lehen Lehendakari demokratikoa izan zena. Era berean, gure doluminik zintzoenak helarazi nahi dizkiegu bere senide, hurbileko eta euskal herritar guztiei bere heriotza dela eta.
Gure eskeronik sakonena adierazi nahi dugu Garaikoetxea Lehendakariak urte hauetan guztietan Euskadiren alde egindako nekaezinezko lanagatik, gure erakundeen eraikuntzan eta euskal gizartearen ongizatean erakutsitako konpromisoa azpimarratuz.
Maiatzaren 4ko 2/2026 Dekretua betez, jakinarazten da dolu-aldi ofiziala deklaratu dela Euskal Autonomia Erkidegoan maiatzaren 7ra arte. Begirune eta dolumin seinale gisa, aldi horretan plazako ikurrina haga erdian jarriko da.