Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpiko Udalak Euskara Mahaia martxan jarriko du AROA planari jarraipena emateko

2026/01/23
Legazpiko Udalak Euskara Mahaia martxan jarriko du AROA planari jarraipena emateko

Legazpiko AROA planaren lanketa-prozesua amaitu da, eta planean jasotako erronkei erantzuteko Euskara Mahaia sortzea beharrezkoa ikusi da.
Mahaia Legazpin euskararen erabilera eta sustapena bultzatzeko gune parte-hartzailea izango da, eta honako funtzio nagusiak izango ditu:

•    AROA planaren urteko kudeaketa-plana osatzea
•    Planaren jarraipena egitea
•    Planari ekarpenak eta proposamenak egitea
•    Planaren balorazioa egitea

Horrenbestez, mahai honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, zuen ekarpena funtsezkoa izango delakoan. 

Lehenengo bilera urtarrilaren 27an, asteartea, 18:00etan, Kultur Etxean izango da. 

Parte hartzeko interesa baduzue, jakinaraztea eskertuko genizueke, galdetegi honen bitartez.
 
IZEN EMATEA

Eskerrik asko aldez aurretik. Ziur gaude zuen parte-hartzea interesgarria izango dela.