Legazpiko udalak izozte eta elurte aurreko prestaketak aktibatuko ditu azaroaren 20 eta 21ean

Legazpiko Udalak, datorren azaroaren 20 eta 21ean izoztada eta elurtadak aurreikusten direnez, prebentzio-neurriak martxan jarriko ditu. Udalak “Elurteen eta Izozteen aurrean jarduteko Plan”-a aktibatuko du eta langileak eta kontratatutako enpresak 8 lantaldetan banatuko dira herriko hainbat gunetan.
Lantaldeak eta ardura-guneak:
- Laubide - Urtatza: 1 udal langile + 1 lorazain
- San Juan: 1 udal langile + 1 lorazain
- Arantzazu - Laubide bakoitiak: 1 udal langile + 1 lorazain
- Santikutz egoitza - Fleming: 1 udal langile + 1 garbiketa langile
- San Ignazio - San Martin: 1 udal langile + 1 lorazain
- Behealdea - Erdialdea: 1 udal langile + 1 garbiketa langile
- Itxaropen - Domingo Agirre - Juanastegi: 1 udal langile + 1 lorazain
- Bikuña: 1 udal langile + 1 garbiketa langile
Udalak lehentasun berezia emango die honako toki hauetako garbiketari eta gatza botatzeari: aldapak eta maldak, eskailerak, ikastetxeak, Santikutz egoitza, osasun-zentroa, igogailu publikoak, trafiko-bide nagusiak, merkataritza-guneak eta banketxeak.
Erabiliko diren baliabideak honakoak izango dira: kamioia kaleetan gatza botatzeko, Land Rover kitaniebesarekin eta traktorak palekin, Brinkolan, Telleriarte, Lakiola eta Urtatza aldeko nekazal bideetan. Gainera, bizilagunek gatza botatzeko 5 ontzi izango dituzte ondorengo lekuetan: Ariztihandi, San Ignazio 37 (Bodega Riojana), Domingo Agirre plaza, Santikutz 18 (Txorronea) eta Brinkola.
Herritarrentzako informazioa udaletxeko ohiko komunikazio bidetatik egingo da; bestetik, abisuak emateko Udaletxera deitu 943 73 70 10.
Legazpiko Udalak herritarrei arreta eta kontuz ibiltzea eskatzen die, elurretan eta izoztadan ibiltzean istripuak saihesteko. Kaleak, eskailerak eta maldak lehor eta garbi mantentzea ez ezik, gidariek abiadura egokia mantentzea eta oinezkoek babes-neurriak hartzea gomendatzen da.