Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpiko XI. Ziklo kros sari nagusia

2022/10/28
Legazpiko XI. Ziklo kros sari nagusia

Urtatza zaharrean azaroaren 1ean

Telleriarte Txirrindulari elkarteak antolatuta, datorren asteartean, azaroak 1, ospatuko da Legazpiko XI. Ziklo Kros Sari Nagusia Urtatza-Zaharreko zelai gogorretan.

Parte hartuko duten txirrindularien maila desberdinak eta bakoitzaren ordutegia honako hauek izango dira:

  • 09:30 – Master maila.
  • 10:30 – Kadete mailako emakumeak eta gizonak.
  • 11:30 – Junior mailako gizonak eta Open eta junior mailako emakumeak.
  • 12:30 – Open mailako gizonak.

Bataz beste 300 partaide espero dira baina oraindik gaurko egunaren amaierarte, izenematea irekita dagoenez, ez da kopurua zehatza jakingo.

Hauen artean 7 legazpiar arituko dira. Hala nola; Imanol Ugarte, Aitor Zabaleta, Oskar Gonzalez, Iñaki Astigarraga master mailan. Ander Ibarguren Elite mailan. Gari Ugarte eta Julen Ballina junior mailan.