Merkataritzako Laguntza Puntu berria zabalduko da Legazpin, herriko saltokientzat, doakoa eta espezializatua
Laster irekiko da Saturnino Telleria 1eko udal lokaletan Merkataritzako Laguntza Puntu berria (MLP). Zerbitzu doakoa izango da, eta udalerriko denda txikiei zein zerbitzu-establezimenduei arreta espezializatua eta gertukoa eskainiko die.
Bulego hau Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bultzatutako MERKASARETZA Merkataritzako Laguntza Puntuen Euskal Sarearen barruan dago.
MLP berriak Udalarekin, UGGASArekin —ekintzailetzarako eta negozio berrietarako aholkularitza-zerbitzuaren bidez— eta Ilinti Merkatarien Elkartearekin elkarlanean jardungo du, tokiko merkataritzari laguntzeko sare sendo bat osatzeko eta sektoreak dituen erronkei aurre egiteko.
Merkataritzako Laguntza Puntuak honako zerbitzu hauek eskainiko ditu:
• Aholkularitza eta laguntza pertsonalizatua.
• Dirulaguntzei eta laguntzei buruzko informazioa.
• Merkataritzarentzat interesgarriak diren gaiei buruzko orientazioa.
• Prestakuntza-tailerren antolaketa.
• Tokiko merkataritzaren sustapena eta dinamizazioa.
• Merkatarien elkartegintza bultzatzea.
Puntu berri honek arreta kualifikatua eskainiko du, hurbiltasunean eta hiri-merkataritzaren errealitatearen ezagutzan oinarrituta.
Harremanetarako datuak:
Pili Gutiérrez Jaunarena. Urola Garaiko Merkataritza Laguntza Puntuko Teknikaria
📍 Saturnino Telleria, 1 · 20230 Legazpi
📞 684 806 074
✉️
📲 @merka.legazpi