Musika Eskolako Gabonetako ekintzak.

Gabonetan Doinua Musika eskolak Agirre-etxeberriko
lau paretetatik ateratzen da, hainbat musika-ekintza garatzeko asmoz.
Egitarau oparoa prestatu dute aurten,
6 egunetan zehar burutuko dituzten ekintzekin, hala nola:
Eguna | Ordua | Lekua | Ekintza edo Taldea |
abenduak 17 asteartea | 18:30 | Latxartegi aretoa | Gabonetako kontzertua |
abenduak 20, ostirala | 17:00 | Santikutz egoitza | Trikititxa taldea |
abenduak 22 igandea | 19:00 | Parrokia | Gabonetako kontzertua |
abenduak 26 osteguna | 11:00 | Eguneko Zentroa | Eskusoinu taldea |
urtarrilak 2 osteguna | 11:00 | Eguneko Zentroa | Flauta taldea |
urtarrilak 3, ostirala | 11:00 | Santikutz egoitza | Flauta taldea |
Horrezaz gain, Doinua Musika eskolako ikasleak eta irakasleak
abenduaren 24an goizeko 11:15etik aurrera ere
Gabon errondan Mari Domingi eta Olentzerorekin ikusiko ditugu.