Musika Eskolako Gabonetako ekintzak Latxartegi aretoan, Parrokian, Santikutz egoitzan eta Gabon errondan

Gabonetan Doinua Musika eskolako ikasleek Agirre-etxeberriko egoitzatik aterako dira hainbat musika-jarduera garatzeko asmoz. Lehenengo ekitaldia Gabonetako kontzertua izango da: asteazkenean, hilak 17, 18:00etan Latxartegi aretoan. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.
Bigarrena, Gabon Kontzertua, igandean, hilak 21, 19:00etan parrokian. Doinua Musika eskolako abesbatzak parte hartuko dute, Santikutz abesbatza eta Legazpi Musika Bandarekin batera.
Hirugarrena, asteazkenean, hilak 24, Ikastetxeen Gabon erronda.
Goizeko 10:30ean Goiz Deia eta Musika eskolako txistulariak Santikutz egoitzara joango dira Olentzero, Mari Dominigi, udal gorporazioa eta herriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasleekin batera.
Ondoren, goizeko 11:00etatik aurrera eskolako trikitilariek, musika-tresna ezberdinetako ikasleek eta irakasleek udalerriko beste ikasleekin batera parte hartuko dute Ikastetxeen Gabon errondan.
Eguraldi txarra balitz, Santikutz egoitzako bisita 11:00etan izango da; eta 12:00etan ekitaldi bat egingo litzateke Azokan.