Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

NANa eta Pasaportea Legazpin tramitatzeko aukera izango da urtarrilaren 19an

2026/01/06
NANa eta Pasaportea Legazpin tramitatzeko aukera izango da urtarrilaren 19an

Abenduko hitzorduek izandako arrakastaren ondoren, urtarrilean ere NAN eta Pasaportea tramitatzeko unitate mugikor etorriko da Legazpira. Unitate mugikor hau herriko Azokan kokatuko da urtarrilaren 19an, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30etara, herritarrei NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapide guztiak egiteko erraztasunak emateko.

Unitatea iraungitze, galera edo lapurretagatiko berritzeetaz arduratuko da, bai eta lehen NANa eta pasaportea egiteaz.

Interesatuek aldez aurretik hitzordua hartu behar dute Legazpiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura bertaratuz edo 943 73 70 30 telefono zenbakira deituz goizeko 7:30etatik 15:00etara bitarte. Izena emateko epea urtarrilaren 7an goizeko 7.30etan irekiko da, hitzorduak bete arte. Hitzorduaren egunean kontuan hartu beharreko hainbat dokumentu eraman beharko ditu, hiriburuetako Polizia Nazionaleko egoitzetan bezala. Dokumentu honetan laburbildu dira oinarri eta baldintza guztiak.

Gobernu Ordezkariordetzak jakinarazi duenez, bereziki garrantzitsua da tramitearen kostua eskudirutan eramatea, izan ere, unitate mugikorrek ez dute txartel bidez ordaintzeko sistemarik.

Legazpiarrek zein inguruetako udalerrietako herritarrek izapideak egiteko aukera izango dute, beren nortasun-agirien kudeaketa arinduz.