NANa eta Pasaportea Legazpin tramitatzeko otsaileko hitzordu guztiak bete dira eta Martxoko hitzorduak ireki dira
2026/02/04
Gaur, otsailaren 4an, ireki da otsailaren 16an NANa eta Pasaportea Legazpin tramitatzeko hitzordua hartzeko aukera eta dagoeneko hitzordu guztiak bete dira.
Zerbitzuak duen harrera aintzat hartuta Martxoko hitzorduen eskaintza ireki da. Martxoaren 16an izango da NANa eta Pasaportea Legazpin tramitatzeko hurrengo aukera. Dagoeneko, hitzordua hartu daiteke Legazpiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura bertaratuz edo 943 73 70 30 telefono zenbakira deituz goizeko 7:30etatik 15:00etara bitarte.