Nerabeentzako Zerbitzuan “ate irekiak”

Ikasturte berriarekin batera, Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak “ate irekien” saioetan parte hartzera gonbidatu ditu nerabeak eta familia, Nerabeentzako Zerbitzua ezagutarazteko. Horrela, urriaren 22an goizean, eskola-ordutegian, DBH-ko 1. mailako ikasleek, irakasleekin batera, lanean ari diren profesionalak eta zerbitzuaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten. 10:30ean Haztegi ikastola eta 11:30ean Olamendi institutua. Urriaren 29an 18:00etan Gazte-txokoan, DBH osoko ikasle guztien familien txanda izan zen. Gertutik ezagutu zuten eskaintzen den zerbitzua eta nerabeak dauden tokietan eskaintzen dela, hau da, Gazte-txokoan, kalean eta sare sozialetan. Gogora ekarri nahi dugu 11 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako zerbitzu sozio-hezitzailea dela. Gazteek aukera paregabea dute euskaraz modu aktiboan parte hartzeko, aisialdiaz gozatzeko eta lagunekin egoteko. Behean zehazten dira batetik, familiei arreta emateko ordutegia eta, bestetik, eremu bakoitzean nerabeei arreta emateko ordutegia: Familientzako arreta: Asteazkenetan 11.00 – 13.00 Nerabeentzako arreta: ►Gazte-txokoan Asteazkena eta osteguna 17.00-19.30 Ostirala, talde proiektua 14.00-17.00 Larunbata eta igandea 17.00-20.00 ►Kalean Asteazkena 14.00-14.45 Osteguna 16.00-17.00 Ostirala 18.00-19.00 Larunbata 16.00-17.00 Igandea 16.30-17.00 ►Sare sozialetan Asteazkena 16.15-17.00 Osteguna 15.30-16.00 Ostirala 17.00-18.00 Larunbata 15.30-16.00 Igandea 16.00-16.30