Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Nola inplikatu legazpiarrak denon artean herria garbi mantentzeko?

2022/02/11
Nola inplikatu legazpiarrak denon artean herria garbi mantentzeko?

Agenda 2030 Foroa: otsailaren 17an, 17:30ean, Kultur Etxean

2021 urtearen bukaeran Agenda 2030 Foroaren bi bilera egin genituen. Bi bilera horien helburua hauxe zen: nola inplikatu legazpiarrak herria garbi mantentzen.

Aurten jarraipena eman nahi diogu prozesu horri eta, horretarako, Foroaren beste saio bat antolatu dugu.

Egindako bilera horietatik sentsibilizazio-ekintzak egiteko 2 proposamen  atera ziren.

Orain ekintza horiek zuekin zehaztu nahi ditugu, datozen hilabeteetan praktikan jarri ahal izateko.

Hori dela eta, Agenda 2030 Foroaren bilera berria antolatu dugu:

  • Otsailak 17 (osteguna)
  • 17:30-19:00
  • Kultur Etxean

Zatoz datorren ostegunean eta lagundu kanpaina osatzen!