Juanastegiko bidegorria amaitzeko eta aparkaleku berriak egokitzeko lanak hasi dira
2026/09/23

Hasi dira Juanastegi kaleko bidegorria luzatzeko lanak, San Ignazio aldaparaino amaitzeko. Jarduketa honi esker, tartea behin betikoa izango da, eta horrela saihestuko da udazkeneko eta neguko hilabeteetan itxi behar izatea; aldi berean, eremua berrantolatu da eta aparkaleku kopurua handituko da. Planifikatutako jarduketek honako puntu hauek hartzen dituzte barne:
- Bidegorriaren luzapena: Amaiera 70 metro inguruko luzeran egingo da, Juanastegiko egungo oinezkoen pasabidetik San Ignazio 21eraino. 2,20 metroko zabalera izango du eta norabide bakoitzean errei bat izango du.
- Jarraitutasuna San Ignazio aldaparaino: San Ignazio 21etik San Ignazio aldaparaino, bidegorriak errepideko erreien norabide berbera izango du, eta tarte horretan errepide gainean margotutako seinaleez baliatuko da.
- Aparkaleku leku berriak:
- Eremu horretan 22 ibilagailurentzako aparkalekua sortuko da, pertsonen irteera errazteko 1,00 metroko espaloiarekin.
- Bestalde, Juanastegi kaleko ezkerraldeko espaloian dagoen eremua margotu eta egokituko da —gaur egun aparkaleku gisa erabiltzen da, araututa ez egon arren—, eta horrek beste 13 leku gehituko ditu.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako lekua: Bi aparkaleku-eremuen artean, mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako leku 1 jartzea aurreikusi da.
Lanak Lurkide Hondalanak, S.L. enpresari esleitu zaizkio, 47.959,58 €-ko zenbateko osoan (BEZa barne), eta 3 asteko iraupena izango dute gutxi gorabehera.