Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpik 66 aparkaleku berri izango ditu herrian aparkatzea errazteko

2026/07/09
Legazpik 66 aparkaleku berri izango ditu herrian aparkatzea errazteko

Legazpiko Udalak beste urrats garrantzitsu bat emango du herrian aparkatzeko aukerak hobetzeko. Laster, 66 aparkaleku berri jarriko dira herritarren eskura, eguneroko mugikortasuna eta aparkalekua errazteko helburuarekin.

Aparkaleku berriak hainbat gunetan banatuko dira. Urtatzan bi gune berri egokituko dira, Urtegialden 35 plazekin eta Ariztiaundin 20 plazekin, eta, horrez gain, Juanastegi/San Inazio inguruan ere aparkatzeko berriak sortuko dira.

Jakina da aparkalekua herritarren kezka nagusietako bat dela, eta horregatik irtenbide erreal eta eraginkorrak eskaintzen jarraitzen dugu. Ekimen honen bidez, herriko auzo desberdinetan aparkatzeko aukera gehiago eskainiko dira, bizilagunen egunerokoa erraztuz.

Proiektu hau, gainera, ez da amaiera, baizik eta hasiera. Izan ere, Udala dagoeneko lanean ari da Legazpiko beste hainbat gunetan aparkaleku gehiago sortzeko, etorkizunean herrian aparkatzea gero eta errazagoa izan dadin.