OHARRA: 2020ko Udalekuak eta Gazte Oporraldiak kanpainetan izena emateko epeak zabalik jarraituko du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzan lanean jarraitzen dute,
baldintzek horretarako aukera ematen badute,
udan Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programak garatzeko asmoz.
Aurtengo kanpainaren garapena osasun-arloko agintariek
ematen dituzten jarraibideek eta hartzen dituzten neurriek baldintzatuko dute
eta, halaber, erabakigarria izango da
horretarako baldintza material egokiak izatea ere.
Beraz, Diputazioan lanean ari dira
haur eta gazteei beren adineko beste batzuekin gozatzeko
ekintza dibertigarriak eskaintzeko,
beraiei protagonistak izateko aukera emanez,
jolasaren, abenturaren eta ariketa fisikoaren bitartez
eta naturarekin harreman estua dutela.
Aurten, bereziki, bai haurrek, bai eta gazteek ere,
uda zoragarri bat igaro ahal izatea merezi dute.
Oraingoz, izena emateko epeak zabalik jarraituko du,
besterik adierazi ezean.
Aurrerago, egoera argitzen doan neurrian,
jakinaraziko dugu izapide bakoitza egiteko data berriak
zein izango diren.
Harremanetan egongo gara.
Gogoratu LEGAZPIN IZEN-EMATEA
- Telefonoz: 943 73 72 02 zenbakian, honako ordutegian: 11.00-13.00 / 15.00-18.00
- E-postaz:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Kanpaina bakoitzaren inguruko informazioa
- UDALEKUAK: www.gipuzkoa.eus/udalekuak
- GAZTE OPORRALDIAK: www.gipuzkoa.eus/gazte-oporraldiak