OLAMENDI AZOKA igandean, azaroak 16, ospatuko da
2025/11/13

Eskola publikoak Olamendi azoka antolatu du, familia, irakasleen eta ikasleen laguntzarekin. Azoka honek Domingo Agirre eskolak Olazabal institutuarekin batera antolatu ohi duen Santo Tomas azoka edo Neguko azoka ordezkatu du.
Igandean, azaroaren 16an, 11:00etatik 14:00etara Legazpiko Azokan kokatuko da. Postuak bisitatzeaz gain, horietako batzuetan parte hartzeko aukera ere egongo da; eta ez dira faltako ohiko taloak eta gaztaina erreak.
Gainera, postu berriaz gozatu ahal izango da, hala nola Henna, eta tea eta pasten txokoa.