Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Patxi Otaegik Legazpiko Bake Epailea izaten jarraituko du beste lau urtez

2025/11/07
Patxi Otaegik Legazpiko Bake Epailea izaten jarraituko du beste lau urtez
2006ko azaroan Cesareo de la Presa ordezkatu zuen, 25 urte baino gehiago egon zena karguan, eta ordutik Patxi Otaegi legazpiarra da Bake Epailea.
Urriko udalbatzak aho batez onartu zuen Patxi Otaegi beste lau urterako Legazpiko Bake Epaile izendatzea, EAJ-PNV, PSE-EE eta EH Bilduko ordezkarien aldeko botoekin; Berdeak+independientes taldeko ordezkaria ez zen bilkurara bertaratu.
Otaegik "oso pozik" jarraituko duela karguan azaldu du. Legazpiarrak herritar gehienak ezagutzen ditu, kausa sozialetan inplikatuta dago eta herrian ere ezaguna da eta lana oso gustura egiten duela aitortu du. 
«Garai batean, bake-epailearen lan-karga handiagoa zen, ezkontzengatik besteak beste; hala ere, gaur egun egunerokoa eta esleitutako zereginak gustatzen zaizkit», azpimarratu du.