Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

PINTURA SAIO DIDAKTIKOA. Nola pintatu koadro bat oleoan? Aire librean margotzearen sekretuak

2023/02/13
PINTURA SAIO DIDAKTIKOA. Nola pintatu koadro bat oleoan? Aire librean margotzearen sekretuak

Arkatza Elkarteak Pintura saio didaktiko ireki bat antolatu du datoren otsailaren 24rako, ostirala: Nola pintatu koadro bat olioan? Aire librean margotzearen sekretuak.

Irailean antolatzen du elkarteak Aire Libreko pintura lehiaketa, eta kalean margotzearen sekretuak herritarrei azalduko dizkie saio honetan, Esteban Oroz (Eibar) margolariak, Legazpin hainbat sari irabazitakoak, eta aire librean margotzen adituak.

Bide batez, aipatu dugun lehiaketan herritarren parte-hartzea sustatu nahi da.

Saio didaktikoa otsailaren 24an, ostirala, 17:00etatik 19:30etara egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Izen ematea: Otsailaren 14tik 22ra:

  • 680997589ra deitu edo Wahasppa bidaliz edo
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora idatziz.

Prezioa 5€, (2€ Arkatzako ikasleak) saio egunean ordaintzekoa.