Red Bull X- Alps 2025 Alpeak alderik alde oinez eta hegan Ikus-entzunezko emanaldia, azaroaren 11n, 19:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian
2025/11/06

Ezohiko egunean datorkigu azaroko Ikus-entzunezko emanaldia, ASTEARTEAN izango baita, azaroaren 11n, 19:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Mattin Iñiguez Ormazabalekbere esperientzia kontatuko digu Red Bull X-Alps-en, mendiko lasterketak eta parapentea uztartzen dituen munduko abentura lasterketa gogorrenean.
“12 egunez Alpeetan barrena, oinez eta hegan, 60km baino gehiago eta 3.000 m desnivel positibo gainditzen ditugu egunero, parapentea bizkarrean eramanez. Lasterketa honetan parte hartzea gure biziko erronka izan da, eta gure taldeak bizitako momentu ikusgarrienak eta hunkigarrienak partekatu nahi ditut zuekin”, azaltzen du.
Emanaldiaren egitura:
- Aurkezpena eta lasterketaren azalpen orokorra (15’)
- X-Alps lasterketako irudi ikusgarriak (40’)
- Galderak eta solasaldia (20’)
