Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

San Nikolas erronda abenduaren 4an eta abestiak ikasteko tailerra abenduaren 2an Musika Eskolan

2025/11/29
San Nikolas erronda abenduaren 4an eta abestiak ikasteko tailerra  abenduaren 2an Musika Eskolan

Aurreko astean aurreratu bezala, ostegunean, abenduaren 4an, 17:30ean, San Nikolas erronda abiatuko da Laubide auzoko oinezkoentzako gunetik. Eguraldi txarra bada, jarduera Azokan egingo da.

San Nikolas egunak, abenduak 6, Gabonetako jaiak gogoratzen dizkigu, bai eta urte amaieraren hurbiltasuna ere.  Badirudi gaur egun Legazpin San Nikolas abestaldeak egiten duen ibilaldia bere abesti, jantzi eta ohituretan, Arrasatetik ekarria dela, abestietako batean halaxe kantatzen baitugu: “Udalaitzen sortua”.

Aurten, Doinua Musika eskolako ikasle bat izango da San Nikolas. Ibilbidean zehar musikariak bidelagun izango ditu, baita herriko ikastetxeetako ikasleak ere. Gogoratu, abenduaren 2an 16:45etik 17:45era, musika eskolako garajean abestiak ikasteko eta gogoratzeko hitzordua dugula.

Hala eta guztiz ere, udalak herritarrei dei egiten dieeguneko koplak kantatzera ager daitezen, familian, lagun artean,…  gurea den ohiturari eutsi ahal izateko.

Erronda amaitzean, txokolate beroa banatuko da parte hartzaileen eta, oro har, bertaratzen diren guztien artean.

►IBILBIDEA:

Laubide kalea (hasiera eta geldiunea) - Santikutz kalea

Santikutz egoitza (geldiunea) - Santikutz kalea

Kale Nagusia  (geldiunea) – Euskal Herria plaza (geldiunea)  -

Azoka (geldiunea eta amaiera)

►Esku-orrian, abestuko diren kantak eta ospakizunaren  zergatiaren inguruko azalpenak.

Parte hartzera animatzen zaituztegu!