Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren hurrengo bilketa.

2019/11/17
Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren hurrengo bilketa.

Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzuaren datak jakinarazten dizkizuegu.

Bilketa hilean behin egingo da (hileko 3. asteartean) eta jadanik hilabete bakoitzeko egunak izendatuta daude:

2019 urtea 2020 urtea

  • Irailak 17
  • Urriak 15
  • Azaroak 19   
  • Abenduak 17

plastikoabezperan, astelehenean, atera beharko da.

LEGAZPIko herrian bilketa puntuak ondorengoak dira:

  •  Egialde auzoan, “tiro al plato”ko instalazioen sarreran
  •  Brinkola auzoan, zerrategian.

Oharrak:

- Birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak ez ateratzea eskatzen da; plastikozko bidoirik ere ez.

- Plastikozko sokak, beste plastikoetatik berezituz, aparte atera behar dira, BI MULTZO EGINEZ, BATEAN PLASTIKOA, BESTEAn SOKAK.

- Mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.

- Mesedez plastikoak bezperatik atera (astelehenean) eta ez beste edozein egunetan.