Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Telleriarteko errepidea itxita uholdeengatik

2021/12/10
Telleriarteko errepidea itxita uholdeengatik

Egun hauetako euriteen ondorioz, Udana errekak gainezka egin du, eta Telleriarte auzoko plaza urez beteta dago.

Horregatik, Pastain baserritik auzoko San Joan ermitarainoko errepidea itxi egin da.

Urola ibaiak eta udalerriko errekek ur-emari handia daramate eta, beraz, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak bidalitako prebentzio- eta larrialdi-neurriak erantsi dira.

Uholdeei aurre egiteko prebentzio- eta larrialdi-neurriak